Formatua
Dokumentuaren diseinua eta edukia formateatzeko komandoak ditu.
Azpimenu bat irekitzen du testuari formatua emateko komandoak aukeratu ahal izateko.
Zuzeneko formatua eta karaktere-estiloen araberako formatua kentzen du hautapenetik.
Hautatutako karaktereen letra-tipoa eta letra-tipoaren formatua aldatzen ditu.
Uneko paragrafoaren formatua aldatzen du, adibidez koskak eta lerrokatzea.
Uneko paragrafoan zenbakitzea edo buletak gehitzen ditu, eta zenbakitzeari edo buletei formatua eman dakieke.
Hautatutako objektua tamainaz aldatu, kendu, biratu edo okertu egiten du.
Hautatutako marraren formatu-aukerak ezartzen ditu.
Hautatutako marrazkiaren betetzeko propietateak ezartzen ditu.
Hautatutako marrazkian edo testuan diseinua eta ainguratze-propietateak ezartzen ditu.
Diapositiba maisu erabilgarriak elkarrizketa-koadroa bistaratzen du, uneko diapositibaren diseinu-eskema bat aukeratu ahal izateko. Diapositiba-diseinuko objektu guztiak uneko diapositibako objektuen atzean txertatuko dira.
Diapositiba-diseinuak dituen azpimenu bat irekitzen du.
Diapositiba-aurkezpenean objektu batean klik egitean nola jokatzen duen zehazten du.
Hautatutako objektuak batera mantentzen dira. Horrela, objektu bakar gisa eraman edo formatea daitezke.