Formateatzeko laguntza
LibreOfficeko testuetan eta HTML dokumentuetan, karaktere batzuen eta zuzeneko kurtsorearen bistaratzea definitzen du.
Bistaratu formatua
Pantailan zein formatu-marka bistaratuko diren definitzen du. Aktibatu Formatu-markak ikonoa Estandarra barran. Formateatzeko laguntza fitxan hautatutako karaktere guztiak bistaratuko dira.
Paragrafo-amaiera
Paragrafo-mugatzaileak bistaratu behar diren zehazten du. Paragrafo-formatuari buruzko informazioa ere izaten dute paragrafo-mugatzaileek.
Marratxo bigunak
Erabiltzaileak eskuz sartutako hitz-zatiketen marratxo bigunak bistaratu behar diren zehazten du. Marratxo bigunak ⌘+Marratxoa(-)Ctrl+Marratxoa(-). sakatuz hitz baten barruan sartzen dituzun mugatzaile ezkutuak dira. Erabiltzaileak definitutako mugatzaile bat sartu den lekuan zatituko dira hitzak lerro-amaieran, hitz-zatiketa automatikoa aktibatuta dagoen edo ez kontuan hartu gabe.
Zuriuneak
Testuko zuriune bakoitza puntu batekin irudikatuko den ala ez zehazten du.
Zuriune zatiezina
Zuriune zatiezinak kutxa gris modura bistaratuko direla zehazten du. Zuriune zatiezinak ez dira zatitzen lerroen amaieran eta ⌘+Shift+zuriune-barraCtrl+Shift+zuriune-barra lasterbidearekin sartzen dira.
Tabuladoreak
Tabulazioak gezi txikien itxurarekin bistaratuko direla zehazten du.
Jauziak
⇧+⏎ lasterbidearekin txertatutako lerro-jauzi guztiak bistaratzen ditu. Jauzi horiek lerro berria sortzen dute, baina ez dute paragrafo berria hasten.
Ezkutuko karaktereak
"Ezkutukoa" karaktere-formatua erabiltzen duen testua bistaratzen du, Ikusi - Formatu-markak gaituta dagoenean.
Laster-markak
Laster-marken adierazleak erakusten direla zehazten du. | ikurrak adierazten du puntu formako laster-marka bat. [ ] ikurrak adierazten du testu-barruti bateko laster-marka baten hasiera eta amaiera.
Hurrengo kontrolak Writer dokumentuetan soilik agertuko dira, ez HTML dokumentuetan.
Babestutako areak
Gaitu kurtsorea
Kurtsorea babestutako area batean ezarri dezakezula, baina aldaketarik ezin duzula egin, zehazten du.
Kurtsore zuzena
Zuzeneko kurtsorearen propietate guztiak definitzen ditu.
Zuzeneko kurtsorea
Zuzeneko kurtsorea aktibatzen du. Funtzio hori aktibatzeko beste modu bat, testu-dokumentuetan, 'Tresnak' barrako Txandakatu zuzeneko kurtsore modua ikonoa sakatzea edo Editatu - Zuzeneko kurtsore modua komandoa aukeratzea da.
Txertatu
Zuzeneko kurtsorea txertatzeko aukerak definitzen ditu. Dokumentuko edozein lekutan klik egiten baduzu, kokaleku horretantxe paragrafo berri bat idatzi edo txertatuko da. Paragrafo horren propietateak hautatutako aukeraren araberakoak izango dira. Ondorengo aukerak hauta ditzakezu:
Tabuladoreak
Zuzeneko kurtsorea erabiltzen denean, klik egindako kokalekura iristeko behar diren tabulazio guztiak txertatzen dira paragrafo berrian.
Tabulazioak eta zuriuneak
Zuzeneko kurtsorea erabiltzen denean, klik egindako kokalekura iristeko behar adina tabulazio eta zuriune txertatzen dira paragrafo berrian.
Zuriuneak
Kurtsore zuzena erabiltzen denean, paragrafo berriari zuriuneak gehitzen zaizkio klik egindako posiziora iritsi arte.
Ezkerreko paragrafo-marjina
Zuzeneko kurtsorea erabiltzen denean, zuzeneko kurtsorea sakatzen duzun leku horizontalean ezartzen da ezkerreko paragrafo-koska. Paragrafoa ezkerrean lerrokatzen da.
Paragrafo-lerrokatzea
Paragrafoaren lerrokatzea ezartzen du zuzeneko kurtsorea erabiltzen denean. Saguarekin non sakatzen den, paragrafoa ezkerrean, erdian edo eskuinean lerrokatuko da. Saguarekin klik egin baino lehen, kurtsoreak hiruki baten bidez erakutsiko du zein lerrokatze ezarriko den.
Txertatze-aukera guztiak zuzeneko kurtsorearekin sortutako uneko paragrafoari soilik dagozkie.